XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ba, esan dodanez, bat izango ziñateke zuok ni barik.

Baiña ni barik ezin izan zuok zeuek.

Ezin izan Eskoikale edo Erdikale, Kale baiño.

Ikusi, ba, zelan bearrezkoa nozuen....

- Bai baiña... Eskoikalek.

- Berba egiten itxi egiozu, ba! Ezkerkalek.

- Zertarako asarreturik egon? Irurok gara premiñazkoak bata bestearentzat.

Zer dala ta, ba, alkar ikusi eziñik ibilli gu beti?.

Adiskidetu gaitezan.

Eta eskoiratuz, ezkerreratuz, erdiratuz, edertu dagigun Kaleuri kalez, loraz eta abesti ederrez.

- Konforme nago ni esan eutson Ezkerkalek.

- Ni ere bai Eskoikalek.

- Gora Erdikale! esan eban orduan bizturik oiuka Ezkerkalek.

- Gora! erantzun eutson Eskoikalek.

Txikitan ikasiriko abesti bat kantatzen asi zan berealaxe Erdikale.

Bat eta bi ta iru,
irurok ezberdin,
lanean ari gara
pozik elkarrekin
.